lunes, 19 de mayo de 2014

Greziako bideoa


Egiptoko bideoa


Greziako bitxikeriak


ZIENTZIA
Filosofo greziarrak gauzen eta fenomeno naturalen zergatiak aztertzeaz eta poliseko biztanleen hezkuntzaz arduratzen ziren. Besteak beste, geometria, hidrostatika edo neumatika sailen aitzindari izan baziren ere, orokorrean beren aurrerapen eta pentsamenduak ez ziren eguneroko bizitzan aplikatzen; teoriak sortzen zituzten jakin-nahiak bultzatuta. Filosofo greziar handiak honako hauek izan ziren, besteak beste: Tales Miletokoa, Pitagoras, Sokrates, Platon, Aristoteles, Diogenes...
 

Egiptoko bitxikeriak


HIZKUNTZA (HIEROGLIFIKOAK)
  Lehenengo, Egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu zuten, eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren. 800 ikur inguru zeuden. Gero, marrazkiei kontsonante baten soinuaren balioa eman zioten, 24 guztira. Gerora, gauzak errazteko eta idazketa-sistema azkarragoa sortzeko, idazketa hieratikoaedo sakratua, eta demotikoa edo herrikoia sortu zituzten; eta idazketa hieroglifikoa idatzi erlijiosoetan eta monumentuetako inskripzioetan baino ez zuten erabili. Papiroa erabiliz paper moduko bat egiten zuten eta tintaz idazten zuten horren gainean.

Greziako eraikin nagusiak (temnpluak- Partenoia)


Greziarrek eraikin erlijiosoak eta zibilak eraiki zituzten. Arkitektura erlijiosoaren barruan, besteak beste Olinpia, Delfos Atenas edota Epidauro santutegietan egindako tenpluak ditugu, besteak beste.

TEMPLUAK

Tenpluen oinplanoa, berdina izaten zen beti: jainkoarentzako gune bat (cella edo naos): laukizuzen forma zeukan eta zutabe biribileko euskarriz inguratua zegoen. Cellaren aurrean, edo atzean, beste ganbara batzuk eraiki zitezkeen.

Oinarrizko eskema hori abiapuntutzat hartuta, honako hiru ordena hauek asmatu zituzten: doriarra, joniarra eta korintiarra, azkeneko hori joniarraren aldaera bat bazen ere.

Tenpluek ez zituzten eliza moderno batek betetzen dituen funtzio berdinak betetzen. Eskaintzen ziren jainkoarekiko kultuarekin loturiko altxor gordailu legez erabiltzen ziren. Tenplua jainkotiarrek haien eskaingaiak uzteko lekua zen. Tenpluaren barruko gela, cella delakoa, nagusiki ganbera korazatu eta despentsa bezala erabiltzen zen. Aldarea zerupean zegoen, askotan tenpluaren aurrean.

Fededunei ostatu emateko pentsaturik ez zeudenez, ez ziren dimentsio handikoak ezta altxatuak izan behar. Kanpotik ikusiak izateko eraiki ziren.

 

Oraingo honetan eta adibide bezala, gidoia Greziako tenplurik ospetsuenean aplikatuko dugu, Atenasko Partenoian.

PARTENOIA

Persiarrak garaitu izana erakusteko, eta herriaren boterea eta aberastasuna agerian uzteko, Partenoia eraikitzea erabaki zuen Atenasko herritarren biltzarrak. Horixe izango zen, Atenasko herriaren zaindari zen Atenea jainkosaren estatuaren kokagune.

K.a. 448. urtean hasi ziren egiten, Iktinos eta Kalikrates arkitektoen zuzendaritzapean. Fidias eskultoreen taldeaz eta Atenearen estatua egiteaz arduratu zen. Hamar metro luzeko eskultura da, marfilaz, harribitxiez eta urrez estalita zegoen eta tenpluaren gainerako guztiak baino kostu handiagoa izan zuen.

Lau izan ezik, gainerako zutabe guztiak doriar estilokoak ziren, baina atzealdeko ganbarako laurak joniarrak ziren; hormak, berriz, landutako marmol zuriz eginda zeuden.

Zutabeek eta hormek eusten zioten sabaiari, dintel edo zurezko habe batzuen bidez, eta teilaz estalita zegoen. Aurrealdeko eta atzealdeko fatxadan frontoiak zeuden.

Eraikina apaintzeko eskultura, baxuerliebe eta altuerliebe ugari erabili zen: Greziako mitologiako irudiak, Atenasko jainko-jainkosak, gizon-emakumeak, eta batez ere, Persiarren aurkako borrokan Maratonen hil ziren herritarrak irudikatzen zituzten.

K.o. V. mendean Atenearen estatua desagertu zen. VII. mendean, barrualdean, obrak egin ziren eta eliza kristau bihurtu zen.

XV. mendean, turkiarrek Atenas konkistatu zuten eta meskita bihurtu zuten. 1687an, turkiarrak Veneziarren aurkako borrokan zebiltzala, bolborategi bihurtu zuten eta bonba bat erori zen bertan: muturrak izan ezik, gainerako guztia suntsitu zen. Ordutik, eskulturak lapurtu ziren eta marmola beste eraikin batzuetan erabiltzeko edo erre eta karea egiteko erabili zen.

XIX. mendean, Greziarrak Turkiarrengandik independizatzean, berritu egin zuten, eta XX. mendean atmosferaren kutsaduraren ondorioz, zenbait kalte jasan zuen; horregatik, eraikina babesteko legeak onartu ziren.

 

Egiptoko eraikin nagusiak (Piramideak, Esfingeak)

Piramieak
Munduan leku batean baino gehiagotan daude piramideak erdialdeko Amerikan adibidez baina Egiptoko piramideak izango dira ezagunenak. Aintzinako egipton piramideak hilobi monumentu izateko eriki zituzten egiptoarrek heriotza osteko bizimoduan sinisten zuten eta faraoien gorpuak piramideetan hilobiratzen zituzten beraien altxor guztiekin. Baina lapurrek bazuten horren berri eta hainbat ahalegin egiten zituzten horiek lapurtzeko. Horregatik arkitektoek egitura bereziak egiten zituzten piramideen barruko aldetik. Tranpaz josten  zituzten eta sarbide ugari egiten zizkieten gorpuentzako gela bat baino gehiago egiten zituzten. Dauden piramide guztietan Keops Kefren eta Mikerinos faraoienak dira
 


 

 
 
Esfingearen enigma
 
Esfingea munduko monumentu ospetsuenetariko bat dugu. Bere dimentsioak, 22 m altu eta 80 m luze dira. Mota horretako estatuen ordezkari bakarra da eta Antzinako Egiptoko errege-estatua handiena dugu. Estatua, gezurrezko bizarra eta almidoiztaturiko buru-zapia (nemes) daraman errege-buruko lehoia da. Pieza bakarrean egina da eta zuzenean haitzean landuta dago, soberako harria bertatik kenduz.
    Egungo Esfingea Kefren-en irudia da. Faraoi hau, Gizehko Bigarren Piramidearen eraikitzailea, Keops Handiaren semea dugu, zeinak historiako hilobirik handiena eraiki baitzuen; Gizehko Piramide Nagusia alegia.
  Estatua tenplu baten patioan dago; Tenplu Nagusirako eta Kefrenen Piramiderako sarbideen eskuinaldean (ondorengo faraoiek, hilarriak kokatu eta tenplu gehiago eraiki zituzten inguruetan).
 Egungo Esfingeak sudurra eta faraoien gezurrezko bizarra galduak ditu. Dirudienez, sudurra kanoikada batek desagertarazi zuen Napoleonek Egipton buruturiko kanpainian. Mamelukoek jaurtiketa-praktiketarako erabili ohi zuten estatua helburu modura. Praktika hauen bitartez, kanoilarien punteria hobetzeaz gain, pertsona eta animaliak irudikatzea debekatzen duen lege islamiarra ere betetzen zuten.
 




Greziarren bizimodua


Greziako biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen. Zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horretaz gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako teknikak oso oinarrizkoak ziren, eta gainera, lurraren kalitatea eskasa zen, beraz, lana ez zen oso errentagarria. Estatuak olibondoak lantzea sustatzen zuen, lortzen zen olio-soberakina, biztanle guztiak elikatzeko beharrezkoa zen ale kopuruaz truka baitzitekeen.

Nekazariek eta artisauek atez ate, lantegietan edota agoran, hau da, herriko plazan, saltzen zituzten beren produktuak, eta bertara jotzen zuten zerbitzuak eskaini nahi zituzten langileek ere. Hala ere, merkatari nagusiak herrietako portuetan egoten ziren, bertako itsasontzietan inportazioko eta esportazioko produktuekin lan egiten baitzen. Gariaz gain, haragi eta arrain gazituak, zura, papiroak eta beste hainbat produktu inportatzen ziren. Portuetan diru-trukatzaileak aritzen ziren ere, eta merkatariei interesen truke dirua maileguz ematen zietenak ere baziren.

Atenasko etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pezoz egindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.

Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere janzten zituzten.

Jantziak artilez edo lihoz egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura, mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: belarritakoak, diademak, besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita oinetako itxiagoak ere)
 
Antzinako Grezian, ez zeuden era askotako elikagaiak eta gehiegikeriaz ez jaten ahalegintzen ziren. Gari-irinezko ogia, garagarrez egindako opilak, babak, dilistak, olibak, pikuak, kipulak, baratxuriak… jaten ziren. Gehien jaten zuten fruta mahatsa zen, bai mahats freskoa, bai mahaspasak ere. Proteinak, gazta eta arrainak (sardinak, antxoak, atuna, txibiak…) janez lortzen zituzten, eta haragia, jaiegunetan jaten zuten. Haragi eta arrain gazituak eta ketuak ere jaten zituzten. Gozogintza oso gogoko zuten eta esnea, ezti-ura eta ardoa urarekin nahastuta edaten zituzten. Gizonezkoak sinposio izeneko bazkarietan biltzen ziren, eta musikaz eta dantzaz girotutako hizketaldiak egiten zituzten holakoetan.
Grezian, lan fisikoa ez zegoen ondo ikusita, gauza bera gertatzen zen diru truke egiten ziren lanekin. Maila oneko herritarrek nahiago zuten beren polisaren gobernuan parte hartu, soldadutza egin, edo aisialdian denbora pasa, eta beren jabetzak administratu. Aisialdian, kirola eta solasaldiak egiteaz gain, oso gustukoak zituzten ehiza eta arrantza, dadoekin jolastea, antzerkiak ikustea, animalien arteko borrokak, edota kirol lehiaketak. Nekazariak eta artisauak, aldiz, lanean aritzen ziren egun osoz, eta noizean behin, jaiegunetan, atseden hartzen zuten. Esklaboei dagokienez, nekazarien eta artisauen antzeko bizimodua zuten, beren nagusiaren borondatearen menpe bazeuden ere. Baina meategietan eta harrobietan lan egiten zutenen bizi-baldintzak, oso gogorrak ziren eta, ondorioz, oso gazterik hiltzen ziren.