lunes, 19 de mayo de 2014
Greziako bitxikeriak
ZIENTZIA
Filosofo
greziarrak gauzen eta fenomeno naturalen zergatiak aztertzeaz eta poliseko
biztanleen hezkuntzaz arduratzen ziren. Besteak beste, geometria, hidrostatika
edo neumatika sailen aitzindari izan baziren
ere, orokorrean beren aurrerapen eta pentsamenduak ez ziren eguneroko bizitzan
aplikatzen; teoriak sortzen zituzten jakin-nahiak bultzatuta. Filosofo greziar
handiak honako hauek izan ziren, besteak beste: Tales Miletokoa, Pitagoras,
Sokrates, Platon, Aristoteles, Diogenes...
Egiptoko bitxikeriak
HIZKUNTZA (HIEROGLIFIKOAK)
Lehenengo,
Egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu
zuten, eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren. 800
ikur inguru zeuden. Gero, marrazkiei kontsonante baten soinuaren balioa eman
zioten, 24 guztira. Gerora, gauzak errazteko eta idazketa-sistema azkarragoa
sortzeko, idazketa hieratikoaedo
sakratua, eta demotikoa edo herrikoia sortu zituzten; eta
idazketa hieroglifikoa idatzi erlijiosoetan eta monumentuetako inskripzioetan
baino ez zuten erabili. Papiroa erabiliz paper moduko bat egiten zuten eta tintaz
idazten zuten horren gainean.Greziako eraikin nagusiak (temnpluak- Partenoia)
Greziarrek eraikin erlijiosoak eta zibilak eraiki
zituzten. Arkitektura erlijiosoaren barruan, besteak beste Olinpia, Delfos
Atenas edota Epidauro santutegietan egindako tenpluak ditugu, besteak beste.
TEMPLUAK
Tenpluen oinplanoa,
berdina izaten zen beti: jainkoarentzako gune bat (cella
edo naos): laukizuzen forma zeukan eta zutabe
biribileko euskarriz inguratua zegoen. Cellaren aurrean, edo atzean, beste
ganbara batzuk eraiki zitezkeen.
Oinarrizko eskema hori abiapuntutzat hartuta,
honako hiru ordena hauek asmatu zituzten: doriarra, joniarra eta korintiarra,
azkeneko hori joniarraren aldaera bat bazen ere.
Tenpluek ez zituzten eliza moderno batek betetzen
dituen funtzio berdinak betetzen. Eskaintzen ziren jainkoarekiko kultuarekin
loturiko altxor gordailu legez erabiltzen ziren. Tenplua jainkotiarrek haien
eskaingaiak uzteko lekua zen. Tenpluaren barruko gela, cella delakoa, nagusiki
ganbera korazatu eta despentsa bezala erabiltzen zen. Aldarea zerupean zegoen,
askotan tenpluaren aurrean.
Fededunei ostatu emateko pentsaturik ez zeudenez,
ez ziren dimentsio handikoak ezta altxatuak izan behar. Kanpotik ikusiak
izateko eraiki ziren.
Oraingo honetan eta adibide bezala, gidoia Greziako
tenplurik ospetsuenean aplikatuko dugu, Atenasko Partenoian.
PARTENOIA
Persiarrak garaitu izana erakusteko, eta herriaren
boterea eta aberastasuna agerian uzteko, Partenoia eraikitzea erabaki zuen
Atenasko herritarren biltzarrak. Horixe izango zen, Atenasko herriaren zaindari
zen Atenea jainkosaren estatuaren kokagune.
K.a. 448. urtean hasi ziren egiten, Iktinos eta
Kalikrates arkitektoen zuzendaritzapean. Fidias eskultoreen taldeaz eta
Atenearen estatua egiteaz arduratu zen. Hamar metro luzeko eskultura da,
marfilaz, harribitxiez eta urrez estalita zegoen eta tenpluaren gainerako
guztiak baino kostu handiagoa izan zuen.
Lau izan ezik, gainerako zutabe guztiak doriar
estilokoak ziren, baina atzealdeko ganbarako laurak joniarrak ziren; hormak,
berriz, landutako marmol zuriz eginda zeuden.
Zutabeek eta hormek eusten zioten sabaiari,
dintel edo zurezko habe batzuen bidez, eta teilaz estalita zegoen. Aurrealdeko
eta atzealdeko fatxadan frontoiak zeuden.
Eraikina apaintzeko eskultura, baxuerliebe eta
altuerliebe ugari erabili zen: Greziako mitologiako irudiak, Atenasko
jainko-jainkosak, gizon-emakumeak, eta batez ere, Persiarren aurkako borrokan
Maratonen hil ziren herritarrak irudikatzen zituzten.
K.o. V. mendean Atenearen estatua desagertu zen.
VII. mendean, barrualdean, obrak egin ziren eta eliza kristau bihurtu zen.
XV. mendean, turkiarrek Atenas konkistatu zuten
eta meskita bihurtu zuten. 1687an,
turkiarrak Veneziarren aurkako borrokan zebiltzala, bolborategi bihurtu zuten
eta bonba bat erori zen bertan: muturrak izan ezik, gainerako guztia suntsitu
zen. Ordutik, eskulturak lapurtu ziren eta marmola beste eraikin batzuetan
erabiltzeko edo erre eta karea egiteko erabili zen.
XIX. mendean, Greziarrak Turkiarrengandik
independizatzean, berritu egin zuten, eta XX. mendean atmosferaren kutsaduraren
ondorioz, zenbait kalte jasan zuen; horregatik, eraikina babesteko legeak
onartu ziren.
Egiptoko eraikin nagusiak (Piramideak, Esfingeak)
Piramieak
Munduan
leku batean baino gehiagotan daude piramideak erdialdeko Amerikan adibidez
baina Egiptoko piramideak izango dira ezagunenak. Aintzinako egipton piramideak
hilobi monumentu izateko eriki zituzten egiptoarrek heriotza osteko bizimoduan
sinisten zuten eta faraoien gorpuak piramideetan hilobiratzen zituzten beraien
altxor guztiekin. Baina lapurrek bazuten horren berri eta hainbat ahalegin egiten
zituzten horiek lapurtzeko. Horregatik arkitektoek egitura bereziak egiten
zituzten piramideen barruko aldetik. Tranpaz josten zituzten eta sarbide ugari egiten zizkieten
gorpuentzako gela bat baino gehiago egiten zituzten. Dauden piramide guztietan
Keops Kefren eta Mikerinos faraoienak dira
Esfingearen enigma
Esfingea munduko monumentu ospetsuenetariko bat dugu.
Bere dimentsioak, 22 m altu eta 80 m luze dira. Mota horretako estatuen
ordezkari bakarra da eta Antzinako Egiptoko errege-estatua handiena dugu.
Estatua, gezurrezko bizarra eta almidoiztaturiko buru-zapia (nemes)
daraman errege-buruko lehoia da. Pieza bakarrean egina da eta zuzenean haitzean
landuta dago, soberako harria bertatik kenduz.
Egungo Esfingea Kefren-en irudia da. Faraoi hau,
Gizehko Bigarren Piramidearen eraikitzailea, Keops Handiaren semea dugu, zeinak
historiako hilobirik handiena eraiki baitzuen; Gizehko Piramide Nagusia alegia.
Estatua
tenplu baten patioan dago; Tenplu Nagusirako eta Kefrenen Piramiderako sarbideen
eskuinaldean (ondorengo faraoiek, hilarriak kokatu eta tenplu gehiago eraiki
zituzten inguruetan).
Egungo Esfingeak sudurra eta faraoien
gezurrezko bizarra galduak ditu. Dirudienez, sudurra kanoikada batek
desagertarazi zuen Napoleonek Egipton buruturiko kanpainian. Mamelukoek
jaurtiketa-praktiketarako erabili ohi zuten estatua helburu modura. Praktika
hauen bitartez, kanoilarien punteria hobetzeaz gain, pertsona eta animaliak
irudikatzea debekatzen duen lege islamiarra ere betetzen zuten.
Greziarren bizimodua
Greziako
biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen.
Zerealak, mahatsondoak, olibondoak,
barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen
zituzten, batez ere. Horretaz gain, txerriak, ahuntzak, ardiak,
behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako
teknikak oso oinarrizkoak ziren, eta gainera, lurraren kalitatea eskasa zen,
beraz, lana ez zen oso errentagarria. Estatuak olibondoak
lantzea sustatzen zuen, lortzen zen olio-soberakina,
biztanle guztiak elikatzeko beharrezkoa zen ale kopuruaz truka baitzitekeen.
Nekazariek eta artisauek atez ate, lantegietan edota agoran, hau da,
herriko plazan, saltzen zituzten beren produktuak,
eta bertara jotzen zuten zerbitzuak eskaini nahi zituzten langileek ere. Hala
ere, merkatari nagusiak herrietako portuetan egoten ziren, bertako
itsasontzietan inportazioko eta esportazioko produktuekin
lan egiten baitzen. Gariaz gain, haragi eta arrain gazituak,
zura, papiroak eta beste hainbat produktu inportatzen ziren. Portuetan diru-trukatzaileak
aritzen ziren ere, eta merkatariei interesen truke dirua
maileguz ematen zietenak ere baziren.
Atenasko etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak
ziren: egurrez eta pezoz egindakoak
eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.
Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta
esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan
bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi
txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek
kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere
janzten zituzten.
Jantziak artilez edo lihoz
egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen
erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik
mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko
orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura,
mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten:
belarritakoak, diademak,
besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten
oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita
oinetako itxiagoak ere)
Antzinako Grezian, ez zeuden
era askotako elikagaiak eta gehiegikeriaz ez jaten ahalegintzen ziren.
Gari-irinezko ogia, garagarrez egindako opilak,
babak, dilistak, olibak, pikuak, kipulak,
baratxuriak… jaten ziren. Gehien jaten zuten fruta mahatsa zen, bai mahats
freskoa, bai mahaspasak ere. Proteinak, gazta eta arrainak (sardinak, antxoak, atuna, txibiak…) janez lortzen zituzten,
eta haragia, jaiegunetan jaten zuten. Haragi eta arrain gazituak
eta ketuak
ere jaten zituzten. Gozogintza oso gogoko zuten eta esnea, ezti-ura
eta ardoa urarekin nahastuta edaten
zituzten. Gizonezkoak sinposio izeneko bazkarietan biltzen
ziren, eta musikaz eta dantzaz girotutako hizketaldiak egiten zituzten holakoetan.
Grezian, lan fisikoa ez zegoen ondo ikusita, gauza bera gertatzen zen diru
truke egiten ziren lanekin. Maila oneko herritarrek nahiago zuten beren
polisaren gobernuan parte hartu, soldadutza egin, edo aisialdian denbora pasa, eta beren
jabetzak administratu. Aisialdian,
kirola eta solasaldiak egiteaz gain, oso gustukoak
zituzten ehiza eta arrantza, dadoekin
jolastea, antzerkiak ikustea, animalien arteko borrokak, edota
kirol lehiaketak. Nekazariak eta artisauak, aldiz,
lanean aritzen ziren egun osoz, eta noizean behin, jaiegunetan, atseden hartzen zuten. Esklaboei dagokienez,
nekazarien eta artisauen antzeko bizimodua zuten,
beren nagusiaren borondatearen menpe bazeuden ere. Baina meategietan eta harrobietan lan egiten
zutenen bizi-baldintzak, oso gogorrak ziren eta, ondorioz, oso gazterik hiltzen ziren.
Egiptoarren bizimodua
Nekazaritza
zen Egiptoarren bizibide nagusia. Zerealak ereiten zituzten batez ere (garia,
garagarra, oloa eta artatxikia), eta ogia eta garagardoa egiten zituzten
horiekin, horiexek baitziren beren elikagai nagusiak; lihoa ere lantzen zuten,
eta jantziak egiten zituzten, landare horretaz. Baratzetan, lekariak eta
barazkiak (dilistak, babarrunak, tipulak, baratxuriak, porruak, uhazak...),
mahatsondoak eta fruta-arbolak landatzen zituzten (datilak, pikuak, granadak,
algarroboak...). Nilo ibaiaren ertzean hazten zen landare bat, papiroa,
erabiltzen zuten paper moduko bat egin, eta bertan idazteko, baita lokarriak,
otarrak, alfonbrak, sareak eta itsasontziak egiteko ere.
Abeltzaintzan,
artzain lanak egiteaz gain, etxaldeetan animaliak hazten eta zaintzen zituzten.
Ahuntzak, ardiak, txerriak, ahateak, antzarak eta kurriloak hazten zituzten,
eta hainbat zereginetarako, astoen eta behien indarraz baliatzen ziren. Askoz
beranduago hasi ziren zaldiak eta gameluak erabiltzen.
Ehizean
ere egiten zuten, ibaiertzean (hipopotamoak, hegaztiak) eta basamortuan
(ostrukak, antilopeak, erbiak, basa-astoak...), eta amuak, sareak eta arpoiak
erabiltzen zituzten arrantzarako.
Artisau onak ere bazeuden: harginak,
meatzariak, eskultoreak, margolariak, zurratzaileak, urreginak, igeltseroak,
arotzak, armaginak... Horien lanek kalitate handia izan arren, Egiptoko
gizartean ez ziren beste langile batzuen pareko hartzen.
Herrialdeak behar zuena ekoizten zuenez, ez zuen beste
herrialde batzuekin merkataritza-harreman handiegirik izan. Luxuzko gauzak eta
produktuak (zedroa, olioak, lurrinak, intsentsua,
zilarra, bolia...), beste lurralde batzuetara egiten ziren bidaietan lortzen
zituzten. Horrelako bidaiak, gobernariek eta apaizek antolatzen zituzten eta
eskuratu nahi zituzten produktuen truke, papiroa, oihalak, eta arrain lehortua
eskaintzen zituzten. Monumentuak eta jauregiak egiteko behar zuten harria,
urrea, kobrea, eta antzeko metal eta produktuak, basamortu inguruetatik lortzen
zituzten. Barne-merkataritza, batez ere Nilo ibaian nabigatzen zuten
itsasontzien bidez, egiten zen.
Etxe
guztiak buztin eta lastozko pezoz egiten ziren, eta altzariak oso xumeak ziren.
Herriak ibaiaren ondoan osatzen ziren, baina goialdeko lurretan, uhaldiak
saihesteko. Etxeek bi edo hiru solairu zituzten eta tenpluen edo administrazio-etxeen
inguruan kokatzen ziren. Etorbide handiak izan ezik, gainerako kale guztiak
nahiko estuak ziren, eta zolatu gabe zeuden. Garai batean, herriaren inguruan
harresiak eraiki ziren. Harresiez inguratutako herri txikiak ere bazeuden.
Lihozko
jantzi xumeak erabiltzen zituzten, kolore zurikoak gehienak. Gizonezkoek gona
motzak janzten zituzten, eta hotza egiten zuenean, tunika janzten zuten.
Emakumeek alkandora luze moduko bat erabiltzen zuten, eta orkatilaraino iristen
zitzaien. Beroa zela eta, askotan langileak, emakumeak eta umeak biluzik
ibiltzen ziren. Oinutsik ibiltzen ziren, baina batzuetan, sandaliak ere janzten
zituzten, papirozkoak pobreenek, eta larruzkoak aberatsek eta apaizek.
Garbi
eta txukun ibiltzeari garrantzi handia ematen zioten: olioz igurzten zuten
gorputza, begiak margotzen zituzten eta lurrinak ere erabiltzen zituzten. Ilea
ez zuten gogoko eta, horregatik, buruko eta gorputz osoko ilea erabat mozten
zuten. Bitxiak eta gorputza apaintzeko, apaingarriak erabiltzen zituzten, hala
nola, gerrikoak, eskumuturrekoak, belarritakoak...
Elikagai
nagusiak ogia eta garagardoa ziren, baina baita lekaleak, frutak, berdurak,
txerri, ardi eta idi haragia, eta arraina ere. Era askotako pastelak egiten
zituzten, eta eztia eta datilak erabiliz, gozatzen zituzten. Aberatsek,
gainera, ardoa edaten zuten eta ehizatutako harrapakinen haragia jaten zuten.
Jai handiak egiten zituzten, eta hegaztiak
harrapatzeko, Nilo ibaian itsasontzietan txangoak eginez, taula-jokoetan
jolastuz, istoriak irakurriz eta entzunez, edota kirolen bat eginez,
(xabalina-jaurtiketa, igeriketa, arku-tiroa, edo borroka adibidez), pasatzen
zuten aisialdia. Musika entzutea gustatzen zitzaien; otoruntzetan, adibidez,
arpaz, lautez edo haize-instrumentuz lagunduta kantatzen zuten musikariek, eta
baserritarrek eta arrantzaleek abestiak sortzen zituzten.
Ongi etorri ikastola
Kaixo denoi!
Gu ongi etorri ikastetxeko haurrak gara eta zuek bezala, laugarren mailako ikasleak gara.
Zuek Egiptoko zibilizazioa aukeratu dezuenez, guk Greziaren garaiko lana egingo dugu.
Laster arte lagunok!
Gu ongi etorri ikastetxeko haurrak gara eta zuek bezala, laugarren mailako ikasleak gara.
Zuek Egiptoko zibilizazioa aukeratu dezuenez, guk Greziaren garaiko lana egingo dugu.
Laster arte lagunok!
Irrifar ikastola
Kaixo lagunok!
Gu Irrifar ikastolako ikasleak gara eta laugarren mailan gaude.
Gure lana Aurrera eramateko, Egptoko zibilizazioa aukeratu dugu, ikaskide bat bertan egon zelako.
Gu Irrifar ikastolako ikasleak gara eta laugarren mailan gaude.
Gure lana Aurrera eramateko, Egptoko zibilizazioa aukeratu dugu, ikaskide bat bertan egon zelako.
SARRERA
Kaixo guztioi,
elkarlan proiektu hau, haurrak historiaren aro ezberdinei buruz zerbait ikasteko sortu da. Horretarako bi ikastetxe elkartu gara eta bakoitzak aro ezberdinei buruzko informazioa bildu eta power pointa egin ditugu. ( hau simulazio bat denez, power pointa egingo dam berezko ideia haurrak aro hori antzeztea litzateke, jantzi, material eta guzti).
Hemendik Aurrera blog honetara aro ezberdinetako infomzioa igoko da.
Atsegin izatea espero dugu.
ONGI ETORRI DENBORAREN MAKINARA!!!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










